Soziologia |
Aspektu orokorrak |
---|
Gizarte ikerkuntza |
Alorrak edo gertuko alorrak |
Kriminologia · Demografia |
Kategoriak eta zerrendak |
|
Soziologia politikoak boterearen eta pertsonalitatea, gizarte egitura eta politikaren arteko hartu-emana aztertzen duen soziologiaren arloa da. Soziologia politikoa, halaber, soziologiaren eta zientzia politikoaren arteko diziplina da, diziplinartekotasun handiko ezagutza arloa izanez.
Soziologia politikoak historia konparatiboa erabili ohi du gobernu sistemek eta ekonomia antolaketek sortutako gizarte ereduak aztertzeko. Soziologia politikoaren sortzaileak Max Weber alemaniarra eta Moisey Ostrogorsky errusiarra izan ziren.